Castellano../Castellano/Quienes_somos.html
 
 

I V I M Agentzi  Artistikoaren berri eman nahi dizugu, 1992. urteko otsailean  Aktore/Aktoresa-profesional eta amateur-, modelu, azafata eta figuratzaileen agentzi bezala sortutako enpresa.

IVIMen Casting zuzendari profesionalek lan egiten dugu eta enpresa bezala ere  Produkzio zerbitzuak eskaintzen ditugu, esate baterako zuzendari laguntzaileak,  produkzio buruak, lokalizazio zerbitzuak, baimenen kudeaketa, etab. eta gure aktoreen eta profesionalen zerbitzuak eskura jartzen ditugu aurrerantzerako proiektuentzat.

10.800 aktore/sa baino gehiagoko informatizatutako datuen jabetzak pertsona edo talde berezi baten topaketa lana errazten du. Gure esperientziarekin bat datorrelarik, lana eta edozein ikusentzute proiektuetan sortzen diren zailtasunak arin konpontzea lortzen dugu.

Halaber, gure lokalak eskaintzen ditugu; bulegoak, argazki estudioak eta antzerki eta edizio aretoak, bai analogikoak baita digitalak ere, edozein argazki edo ikusentzuteko formatoentzako.

Sail guztietan daukagu geure materiala, 35 mm-ko kamaratik hasita multimedia formato duen beste edozein behar teknikoraino.

Lehenbailehen, zuen proiekturako gure laguntza eskeiniz, elkarrekin lan egiteko asmotan  gaude. IVIMen seriotasun profesionala maila altuan daukagu; zinema, telebista zein publizitate zenbait proiektuetan  parte hartutako gure lanek  agertzen duten bezala.

Edozein zalantza, edo argibiderik nahi izanez gero,(943)293716 telefono-fax zenbakiaren bitartez jar zaitez gurekin harremanetan edo zuzenean ;Donostian dauden gure bulegoetatik etorriz.